Iñaki Etxenagusiaren argazkia, gustukoena

Urola Kostako Hitza 2006ko api. 10a, 17:04

Iñaki Etxenagusiaren 'Ehun metro lauak' argazkia izan da irabazlea.

Inauterietako eta sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketa apirilaren 22a arte zabalik dago Betharrametan

Erakusketako zortzi argazkirekin bilduma egin dugu (Urola Kostako Hitza)

Juan Antxieta Argazki Lehiaketak tradizio handia du Azpeitian: aurten XXVII. aldiz egin da. Inauterietako sokamuturra du gai nagusia. Aurten argazkirik onenaren saria Iñaki Etxenagusia azpeitiarraren Ehun metro lauak irudiak jaso du. Halaxe erabaki dute epaimahaikide izan direnek, Imanol Eliasek, Juan Joxe Agirrek eta Angel Olabarriak.

Hamabi partaide izan ditu aurten argazki lehiaketak eta guztira zuri beltzeko 74 irudi aurkeztu dira.

Azpeitiko Argazki Elkarteak, Udaleko Festa eta Kultura sailen laguntzarekin, antolatutako lehiaketako argazki guztiak Betharrametako aretoan daude erakusgai. Erakusketa apirilaren 22a arte egongo da zabalik, larunbat eta igandetan 12:30etik 14:00etara eta astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.

XXVII. Juan Antxieta Argazki Lehiaketa:

Sokamuturra gai hartuta:
-1.saria. Iñaki Etxenagusia (Azpeitia). Ehun metro lauak argazkia. 365 euro eta garaikurra.
-2.saria. Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia). Igurtzi ederra argazkia. 235 euro eta garaikurra.
-3.saria. Joxe Luis Lopetegi (Azpeitia). Kendu aurretik argazkia. 200 euro eta garaikurra.
-4.saria. Mikel Zengoitia (Azkoitia). Sokamuturra IV argazkia. 120 euro.
-5.saria. Javier Ruiz larrinaga (Azpeitia). Jolasean argazkia. 80 euro.

Inauteri giroa:
-Iñaki Joaristi Altzarte sari berezia. Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia). Laisterka apustua argazkia. 150 euro eta garaikurra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide