Inauterietako sokamuturra gai nagusitzat duen lehiketa honek, hamabi partaide izan ditu: guztira 74 irudi aurkeztu dira. Iñaki Etxenagusiaren 'Ehun metro lauak' argazkia izan da aurtengo irabazlea. Argazki hauek apirilaren 22a arte zabalik egongo den Betharrametako erakusketan ikus daitezke. Hona hemen erakusketan dauden argazki batzuk.