Peñagarikano: "Neure buruari erakutsi nahi diot Irujori aurre egiteko gai naizela"

Uztarria 2006ko api. 18a, 19:04

Atzo, astelehena, Xalaren kontra irabazita (22-13) final-laurdenetan da

Hurrengo partida Irujoren kontra jokatuko du, hiru aste barru (Berria)

Atzo, astelehena, (hilak 17) Yves Salaberri Xala-ri irabazi ondoren, Kepa Peñagarikanok Pilotako Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetarako txartela eskuratu du.

Peñagarikanorentzat "pauso garrantzitsua" izan zen Xalaren kontrako partida irabaztea. "Lan asko egin behar izan nuen partida irabazteko, eta egindako lanarekin gustura nago", esan dio uztarria.com-i.

Txapelketan, Xalaz gain, "Iñaki Esain":http://www.uztarria.com/albistiek/1143545856, Enrike Galarza eta Oskar Lasaren kontra jokatu behar izan du Peñak. "Orain arteko partidarik gogorrena atzokoa izan zen. Partida bukatu ondoren neure bururarekin oso gustura nengoen; gauean, ordea, bideoan errepikapena ikusi nuen eta pilota uste nuena baino gutxiago jo nuen sentsazioa gazigozoa gelditu zitzaidan".

Hiru aste barru, Donostian, Atano III. pilotalekuan Peñak Juan Martinez Irujoren kontra jokatuko du. "Irujoren kontra jokatzea beste kontu bat da. Xalatik Irujora eskailera handi bat dago eta ni pixkanaka eskailerak igotzen ari naiz... Neure buruari erakutsi nahi diot Irujo bezalako bati aurre egiteko gai naizela. Nere biziko aukera da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide