Askatasunak jakinarazi duenez, Jabier Agirre azpeitiar preso politikoa atzo (asteartea) Lyon Sud-eko ospitalera eraman zuten. Bistako arazoak ditu eta ebakuntza egin diezaioten eskatu izan du.
Agirre Moulinseko espetxean dago (Frantzian, Azpeititik 715 kilometrora) eta joan den astean, hura ospitalera eraman zezatela eskatzeko, plantea egin zuten Moulinsen dauden 30 presok: 27 sozialek, bi euskal preso politikok eta korsikar batek.
Orain dela aste batzuk, Azpeititik lagun talde bat joan zen Moulinsera, Agirrerekiko elkartasuna adieraztera.
Agirre 2003ko urtarrilean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kidea delakoan. Xabier Etxeberria Txapi-rekin batera harrapatu zuten.
Beste azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:
-Juan Carlos Arruti Paterra
(Puerto Santa Marian preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).
-Xabier Etxeberria Txapi
(Mureten preso, 349 km-ra. Frantzia).
-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 km-ra. Herrialde Katalanak).
-Maider Egiguren (Texeiron preso, 665 km-ra. Galizia).
-Joseba Segurola (Ciuncyn preso, 1.100 km-ra. Frantzia).
-Juan Manuel Bereziartua Pakea
(Venezuelan deportatuta).
-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).
-IƱaki Etxarte (Kuban deportatuta).
-Iker Iparragirre (iheslaria).
Azkeneko albistea (apirilak 21, 10:55): Jabi Agirre asteartean bertan atera zuten ospitaletik, haren senideek uztarria.com-i esan diotenez, eta berriro espetxean sartu zuten. Dena dela, ospitaleko medikuek idatzi bat egin zuten, espezialista batek Agirreren bistako arazoak azter ditzan.