Azpeitiko Udalak kiroldegiko taberna hartu nahi dutenei deia luzatzen die bigarrengoz. Izan ere, lehenengo deialdia hutsik gelditu zen.
Interesatuek, zer nolako baldintzetan hartuko luketen azalduz txosten bat bidali beharko dute udaletxera maiatzaren 10a baino lehen edo Kandido Mitxelena Azpeitiko Udaleko Kirol batzorde buruarekin harremanetan jarri beharko dute.