Ertzaintzak ostegun iluntzen U.J.E. (39 urte) atxilotu zuen Azkoitiko sarreran, eta autoan 4.920 speed pilula zituela adierazi du Herrizaingo Sailak. Elgoibarkoa da atxilotutakoa eta, Ertzaintzaren arabera, Azpeitiko eta Azkoitiko droga trafiko eta kontsumoarekin harremana duena da hura. Bi herriotako droga trafikoa eta kontsumoa aztertzen ari zela iritsi zen Ertzaintza harengana
Ertzaintzak zaintzapean zeukan, eta Elgoibarko haren etxea eta garajea miatu ditu, hura atxilotu ondoren. Han lau kilo droga, 9.000 euro, prezisioko hiru balantza eta droga mozteko gaiak atzeman dituztela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.