Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan berrikuntza lanak egiten hasi ziren atzo, astelehena, eta horregatik, lanak bukatu bitartean, Aitonena eraikineko hirugarren solairuko gelan bilduko dira astelehenetan. Taberna, ordea, zabalik dago. "Elkartean egin behar ditugun berrikuntzengatik astelehenero Aitonenako hirugarren solairuan bilduko gara", azaldu dute mendizaleek.