Oraintsu hasi dira Loiolako belardietan zenbait lan egiten, badirudi akzesibilitate kanpaina barruan elbarritu eta abarrentzat bideak egokitzea dela arrazoia. Oso ondo, egin behar diren lanak ez dira soberan izango eta. Nik bi gauzatxo komentatu nahi nituzke.
Bidea egiten hasi direnean, lehengo estazio ingurutik hasi eta erreka pasatu baino lehen banbu landare ugari zegoen eta lan hauek direla medio desagertu egin dira. Ez dakit, agian ez du izango inongo interes ekologikorik, baina esan beharra dago ez dela landare hori leku askotan ikusten eta urte batzuk bazituenez ba...Norbaiti okurritu ote zaio beste nonbaiten birlandatzea. Leku publikoren bati buruz ari naiz, agian leku pribatu batean amaituko zuen eta.
Inor konturatu da basilika edo dorre-etxera sartzeko zein zaila den elbarri batentzat. Jakin badakigu komunetatik sartu daitekeela. Igogailua hartu eta goiko solairura eramateko. Igogailua erabiltzeko giltza eskatu behar da eta horretarako porteriara joan behar dela uste dut. Ea elbarri batek hori egin dezakeen. Laguntza behar du. Ez da batere erosoa mezetara joatea. Badirudi igogailua beste lekuren baten jartzea desitxura dela baina, itxuragatik bakarrik bagabiltza, zerbait pentsatu beharko da. Gaur egun dauden teknikekin gauza asko aurreratu daitezke. Jende zahar asko ibiltzen da inguru horretan eta agian mereziko du lan estra bat egitea eta itxurakeriak alde batera utzi eta lan serio egitea.
Agian prestatuta izango da guzti hau, baina ikusi arte ez dago ezer esaterik eta errazegi hitz egiten ari naiz. Dena den argitzea badago ba...askoz hobe.