XXI mendean gaude. Zientziak eta teknikak izugarrizko aurrerapausoak egin dituen garaiak. Arazoak murriztu eta bizi kalitatea ona dugunekoa. Agian horrela da, eta gu ez gara gai guzti hau aurrera eramateko. Hondakinez ari gara. Gezurra badirudi ere zikinkeriak jaten gaitu, eguneroko garbitasuna txukun-txukun egiten dugu eta aurpegia bailitza bezala, kalera hirrifartsu.
Gure zaborrekin zer egiten dugun ere ez gara oso kontziente ze ez genuke egingo egiten duguna, edo agian bai baina beste era batera. Hau diogu ze egunero zaborra ateratzerakoan konturatzen gara zenbat ateratzen dugun eta hori saiatzen garela guztiak bere potetan sartzen eta ahal den neurrian birziklatzen.
Dena den eta Azpeitiko kasuan, ez dugu uste ondo prestatuta gaudenik. Egia da zabor pote ugari daudela eta bestela bereizteko poteak ere. Baina ba daude zenbait gauza apuntatu nahi genituzkeenak.
- Dauden poteak egokienak ote dira. Badakigu kamioiaren arabera berauek direla egokienak baina. Pertsona elbarritu eta helduak askotan arazoak dituzte berauen tapa zabaltzen, eta itxi ere, zabalduta uzteak duen eragozpenekin (usaina, animaliak sartzeko arriskua, gainezka egin eta inguru desitxuratzea e.a.).
- Zergatik daude pote ezberdinak leku ezberdinetan. Ez da logikoago denak inguru baten egon eta erosoagoa ipini eraman behar duenarentzat. Nahiko traba izaten da etxean zikin ezberdinak pilatzen joatea, egunero botatzen ez direlako zabor poltsa bezalatsu. Horrela egunero ateratzeko inongo aitzakiarik ez dugu izanen.
- Papera eta kartoia eramaten dugunean, sarritan ikusten dira, denda eta baita ere zenbait etxeetako enbalatzeko edo tamaina handiko kartoiak, ontzia nahiko txikia da eta ez da beste erremediorik kanpoan uzteko. Hauek ere sarritan ikusi ditugu zaborrekin batera kamioira botatzen. Ez zaigu oso logikoa iruditzen, kartoi horren birziklatzeak suposatuko lukeen tamainagatik, seguru etxe arrunt baten, hilabeteko egunkari eta zenbait paper, kaxa eta abarren parekoa dela. Agian beste modu batera egin beharko litzateke guzti hau. Baina kopuru handia joaten da hor zabortegira eta kontutan izan baita ere kalitatez ere kartoi marroi horrek duen fibra gehiago aprobetxatzen dela birziklatzeko egunkari eta abar baino.
- Pote hori eta berdeak berriz, kristaleena nahiko argi dago. Ontzi horiarena berriz ez dugu uste oso ondo erabiltzen dugunik, tartekako kanpainak egin beharko lirateke sarriago.
- Ontzi berderik ez dago baina zenbait auzoetan jartzea ere ez litzateke gaizki etorriko, kontzientziazio kanpaina gisa.
- Tamaina handiko trasteak berriz, ez dago oso ondo bideratuta, arau berriak ez ditu inork ezagutzen eta zenbait ostiraletan oso nabaria da dagoen gaizkiulertzea. Informazioa berriro ere.
Guzti hauek eguneroko gauzak badira ere, kontutan izan behar dugu zaborrak pilatzen ari garela. Gure inguruko zabortegia, Lapatx, betetzen ari dela. Bere bizi iraupena ez da betiko eta goazen abiadan beste kezkak jarriko zaizkigu, hau da, inzineratzea edo beste zabortegiren bat zabaltzea. Gure esku asko dago eta ez dezagun pentsa besteak egiten ez duelako guk ez dugunik egin behar.
Festetan ere konturatzen bagara sortzen dugu zaborra eta gehiena, hondakin txarra da, hau da, plastikozko edalontzi eta jasotzen ez den kristala. Bai jaietan gaudenean ez dugu pentsatzen horrelako gauzetan baina egin beharko genuke. Agian antolatzea besterik ez da eta tabernari edo jai batzordeetan berrerabiltzeko edalontziak erabiltzeko kanpaina egin edo. Borondatea badago egin daiteke, eta denbora badago horrelako gauzak prestatzeko.
Gogoeta guzti hau, bakoitzak egin beharko luke berea. Bere horretan jokatu eta ahal duena egin baina talde bezala egitekoak ere badago eta hori bai dela hitz egiteko eta aurrera eramateko. Beste batzuk berriz, Udalak, diputazioak edo egin beharko lituzkeenak baina orokorrean bakoitzaren lana da zaborra ahalik eta gutxien sortzea, arazoak ekiditzeko bide bakarra baita.
Beste informaziorik, bidaltzea nahi izanez gero, hau da, zaborraren arazoak irtenbide globala, Greenpeace eta Ekologistak martxan taldeen txostena, dokumentuak banatuko genituzke azpeitia@aralar.net-en.