Espainiako Hirugarren mailako Lagun Onak taldeak etxean jokatuko du gaur, astezkena, Getxoko Arenas taldearen kontra. Partida hau, berez apirilaren 13an jokatu behar zuten, baina amateur mailako Euskadiko selekzioak orduan partida zuenez, atzeratu egin zuten.
Gaurko neurketa, 19:30ean izango da Garmedipe futbol zelaian, eta eguna eta orduan kontuan hartuta, Lagun Onakeko zuzendaritzak sarrera dohainik izatea erabaki du.
Denboraldia bukatzeko sei partida falta dira, eta Lagun Onak sailkapeneko zortzigarren postuan dago, 44 punturekin. Getxokoak, sailkapenean bi postu aurretik dira. Gaurkoa ordea, ez da aste honetan Lagun Onakek etxean jokatuko duen partida bakarra, izan ere, asteburuan Baskonia taldea hartuko du etxean.
Azken albistea: Lagun Onakek 0-1 galdu zuen talde bizkaitarraren kontra. Atzoko (asteazkena) partidan ez zen aukera handirik izan. Hala ere, partidako aukera garbiena Eneko Sagarzazu jokalari azpeitiarrak izan zuen, baina ez zuen zorterik izan. Neurketa bukatzeko 6 minutu falta zirela Getxokoek gola sartu zuten. Larunbatean Lagun Onak-Baskonia partida jokatuko da Garmendipe futbol zelaian, 17:00etan.