Zerbitzu berriak liburutegian

Urola Kostako Hitza 2006ko api. 29a, 13:04

Aitor Gorrotxategi Udaleko Kultura eta Gazteria batzordeburuak eman zuen atzo, ostirala, liburutegiko WI-FI zerbitzuaren berri.

WI-FI sistema ipini dute: edonork bere ordenadore portatilarekin liburutegira joan eta Interneten ibiltzeko aukera izango du

DVD, bideo eta diskoak ere maileguan hartzeko aukera jarri dute (Urola Kostako Hitza)

Udaleko Kultura eta Gazteria sailak zerbitzu berriak jarri ditu abian Udal Liburutegian. WI-FI sistema jarri dute. Horretaz gainera, DVD, bideo eta diskoak hartu daitezke maileguan.

WI-FI sistemaren berri Aitor Gorrotxategi Udaleko Kultura sailburuak eman zuen atzo, ostirala, liburutegian bertan. "Hemendik aurrera, edonor bere ordenadore portatilarekin etorri eta Interneten ibiltzeko aukera dauka. Sistema honek ez du kablerik eskatzen. Batez ere unibertsitateko ikasleei eta kanpotik herrira lanera etortzen diren profesionalei zuzendutako zerbitzua da", azaldu zuen Gorrotxategik.

Bestetik, liburuez gainera DVD, bideo, disko eta kaseteak maileguan hartzeko aukera ere jarri dute. Dagoeneko katalogatuta dauzkate eta maileguan hartzeko aukera dago. "Batez ere material dibulgatiboa dago", dio Joxe Mari Galarraga liburutegiko langileak. Bi gunetan jarri dituzte bideo eta diskoak, helduen gunean dago bat, eta bestea, berriz, haurren txokoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide