Jabier Agirre azpeitiar preso politikoa ostiralean (apirilak 28), berriro ere ospitalera eraman zuten; oraingoan ebakuntza egitekotan dira Fresnesko ospitalean (Frantzian, herritik 911 kilometrora). Agirre Moulinseko espetxean izan da preso orain artean (Frantzian, herritik 715 kilometrora) eta bistako eta matrail hezurreko arazoak ditu. Haren senideek uztarria.com-i adierazi diotenez, ez dute oraindik Jabiren osasunaren berri zehatzik, baina haien ustetan ebakuntza egiteko dute Fresnesko ospitalean. "Abokatuak datorren astean edo esango digu zehazki zertaz egin dioten ebakuntza", adierazi du Maider Agirre presoaren arrebak.
Ez da lehenengo aldia Agirre ospitalera eramaten dutela. Izan ere, apirilaren erdialdera ere ospitalera eraman zuten. Orduan medikuek idatzi bat egin zuten espezialista batek Jabiren bistako arazoa ikus zezan adieraziz.
Agirre 2003ko urtarrilean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kidea delakoan. Xabier Etxeberria Txapi-rekin batera harrapatu zuten.
Beste azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:
-Juan Carlos Arruti Paterra
(Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).
-Xabier Etxeberria Txapi
(Mureten preso, 349 kilometrora. Frantzia).
-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 kilometrora. Herrialde Katalanak).
-Maider Egiguren (Texeiron preso, 665 kilometrora. Galizia).
-Joseba Segurola (Ciuncyn preso, 1.100 kilometrora. Frantzia).
-Juan Manuel Bereziartua Pakea
(Venezuelan daukate deportatuta).
-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).
-IƱaki Etxarte (Kuban deportatuta).
-Iker Iparragirre (iheslaria).