Larunbatean azken partida Iraurgik, salbazioa lortuta

Uztarria 2006ko mai. 2a, 18:05

Datorren denboraldian EBA Ligan jarraituko du, aurreko larunbatean 59-69 Salamancari irabazi ondoren

Larunbatean 19:00etan etxean jokatu du, sarrera dohainik izango da eta Jon Arozenak, Artetxek eta Craytonek agur esango dute

Aurreko larunbatean (apirilak 29) Salamancaren kontra 59-69 irabazi ondoren, datorren denboraldian EBA Ligan jokatuko duela ziurtatuta du Lan Mobel Iraurgik. "Ez dugu espero bezalako denboldi bukaera egin. Hernando eta Jon Arozenaren lesioak izan zituzten. Gero, Crayton fitxatu genuen eta harek ere ez du espero genuena eman", dio Jose Luis Zubizarreta Xubi-k.

Iraurgi Saskibaloi Taldekoek zaletuei eskerrak eman nahi dizkie emandako babesagatik. "Denboraldian etxean ez ditugu partida asko irabazi eta ez dugu poz handirik eman", dio Xubik. Dena den, datorren larunbateko partida denboraldi amaierako festa moduan hartu nahi dute. Partida, bestetan baino orduerdi beranduago hasiko da, 19:00etan, eta sarrera dohainik izango da.

Ion Arozena, Goar Artetxe eta Derrick Craytonentzat, gainera, taldearekin jokatuko duten azkenengo partida izango da.

Orain, datorren denboraldiari begira taldea berrantolatzen hasi beharko dute Iraurgikoek. "Diru iturriak mantentzen diren edo ez ikusi behar dugu". Gero, horren arabera erabakiko dute zein jokalarik jarraituko duten taldean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide