Ur-hornidura sarea osatzen ari dira Zabale inguruan

Urola Kostako Hitza 2006ko maiatzaren 10a

Sareko ura Oinatz barreneko 12 baserritara eramango dute

Obra hauek 60.000 euroko aurrekontua izango dute (Urola Kostako Hitza)

Telleria eta Usandizaga baserri inguruetatik Zabale baserriaren ingurura (Oinatz barrenean) ur-horniduraren sarea osatzen ari dira. Udalak joan den astean hasi zituen lanak.

Ur-hornidura sarea 12 baserritara eramateko hodiak sartuko dituzte. "Baserri horietara ere ur-hornidura sareko ura eramango da. Moto-ponpak erabiliko dira horretarako", azaldu du Udalak.

.12 baserri horietara ura eramateko hodiak 1.100 metroko lur zatian sartuko dituzte. Obra hauek 60.000 euroko aurrekontua izango dute.

Obren helburua ur-hornidura sarea osatzen joatea dela azaldu du Udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide