Herri Urratsera joateko autobusak antolatu dituzte

Uztarria 2006ko mai. 10a, 12:05

Orkatz Kultur Elkarteak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak emango dute autobusez joateko aukera

Igandean, maitzaren 14an, iparraldeko ikastolen aldeko eguna, Herri Urrats ospatuko da, ohi bezala, Senperen (Lapurdi). Aurtengo lema Aintzirarat da. Orkatz Kultur Elkarteak batetik, eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak bestetik autobusak jarriko dituzte hara joateko.

Orkatzetik

Irteera ordua 09:00etan izango da Etxe-Zuri aurretik, eta itzulera, berriz, 20:30ak aldera. Izena ostirala baino lehen eman behar da, Orkatzen.

Ikasberritik

Autobusa anbulatorio aurretik aterako da, 08:30ean eta herrirako itzulia 18:00etan izango du. Prezioa sei euro da. Autobusean izena emateko 943 151246 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide