Mendizabal eta Uzkudun irabazle Elosiagako apustuan

Uztarria.eus 2006ko mai. 15a, 15:06

Larunbat (hilak 13) arratsaldean 1.500 lagun inguru bildu ziren Elosia inguruko zelaian, Azpeitiko lau gaztek -Uraitz Iturzaeta eta Jon Belokik Martin Mendizabal eta Iñigo Uzkudunen kontra- jokatu behar zuten apustua ikustera. Egin beharreko lana, aizkoran bost kana-erdiko moztu eta gero ordubete osatu arte segan txanda librean aritzea zen. Aizkoran azkenengo enborrerarte Beloki eta Iturzaeta aurretik aritu baziren ere, azkenengo enborrean Mendizabal eta Uzkunek aurre hartu zien. Guztira, 14 minutu eta 55 segundu behar izan zituzten bost kana-erdikoak mozten. Segan ia bi bikoteak batera hasi ziren. Aizkoran ez bezala, alde handiagoa nabaritu zen segan. Izan ere, Mendizabal eta Uzkudunek 3.581 kilo moztu zituzten; Iturzaeta eta Belokik, berriz, 2.767,5 kilo. (Argazkiak: Iñaki Aiertza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide