Etxeberria presoa jipoitu eta zigor ziegan eduki dute

Uztarria 2006ko mai. 17a, 17:05

Gaur atera dute zigor ziegatik; hilaren 8tik egon da bertan

Presoak jipoitu egin dutela esan dio bere familiari

Xabier Etxeberria Txapi (Mureten preso, Euskal Herritik 349 kilometrora) preso azpeitiarra maiatzaren 8tik zigor ziegan egon ondoren gaur atera dute bertatik. Etxeberriak gaur zigor ziegatik atera dutenean etxekoekin hitz egin du telefonoz, eta jipoitu egin dutela esan die.

Presoaren senideek adierazi dutenez, maiatzaren lehenengo asteburuan lagunen bisita zuen Etxeberriak. Kartzelako poliziak lagunei zerbeza bat topatu eta bisita ukatu zioten. Horren harira, preso azpeitiarrak eztabaida eduki zuen espetxeko funtzionariekin. Presoak etxekoei esan dienez, lau funtzionarioren artean lurrera bota eta jipoitu egin zuten. Ordutik zigor ziegon eduki dute. Etxeberria medikuarenetik pasatu da eta minez dago oraindik etxekoen hitzetan. Familiakoek asteburuan dute bisita.

Etxeberria, 2003ko urtarrilaren 17an atxilotu zuten Jabi Agirrerekin batera, Bougesen (Frantziaren erdialdean) eta harrezkero Frantziako espetxeetan egon da preso.

Beste azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:

-Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).
-Jabi Agirre (Moulinsen preso, 715 kilometrora. Frantzia).
-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 kilometrora. Herrialde Katalanak).
-Maider Egiguren (Texeiron preso, 665 kilometrora. Galizia).
-Joseba Segurola (Ciuncyn preso, 1.100 kilometrora. Frantzia).
-Juan Manuel Bereziartua Pakea (Venezuelan daukate deportatuta).
-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).
-IƱaki Etxarte (Kuban deportatuta).
-Iker Iparragirre (iheslaria).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide