Aranagak Giroa utzi du

Uztarria 2006ko mai. 22a, 14:05

Andoni Aranagak atzo (maiatzak 21) 80. kilometroan lasterketa uztea erabaki zuen

Busseto-Forli arteko etapan, seigarrengoan, beste bi lagunekin batera 204 kilometroko ihesaldia egin zuen

Aosta Domodossola arteko ibildea zen atzokoa, 223 kilometro. Giroko 14. etapa. Baina Aranagak ezin izan zuen bukatu. 80. kilometroan utzi zuen lasterketa.

Andoni Aranagak Euskaltel-Euskadi taldearekin lehenengo aldiz parte hartu du Giroan. Martxoan eman zuen jakitera Euskaltel-Euskadi taldearen asmoa hura Giroan izatea zela, Lagun Onak Txirrindulari elkartearen aurkezpenean hain zuzen ere. Orain bi urte Chocolates Jaques taldearekin hartu zuen parte. Orduan ere erretiratu egin zen, edan zuen zerbaitek kalte eginda.

Aurtengoan esperientzia gazi-gozoa izan du Giroan. Lasterketa bukatu ez badu ere maiatzaren 12an, 6. etapan, Busseto-Forli herrien artekoan, Aranagak beste bi lagunekin batera 204 kilometroko ihesaldia egin zuen. 6. minutuan egin zuten ihes eta helmugarako 20 kilometro inguru falta zirela harrapatu zituzten. Aurtengo edizioan egin den ihesaldi luzeena izan da, momentuz.

Uztarriak ezin izan du Andoni Aranagarekin harremanetan jarri haren adierazpenak jasotzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide