Aurreko astean hasi zituzten zezen-plazako txikeroak hobetzeko lanak. Aldi berean, hegoaldeko harmailetara heltzeko bidea erosoago eta seguruago izateko lanekin ere hasi dituzte.
Zezenak gordeta izaten dituzten ukuiluak hobetzeko eta zezen-plazara iristeko pasadizoaren hobetze lanen lehen faseak, 175.000 euroko aurrekontua du. Lan hauek, Santio jaietarako bukatuta egotea espero dute Udaleko arduradunek.