Azpeitiko I.engo Tenis Opena, sari ematea

Uztarria.eus 2006ko mai. 22a, 20:30

Guztira, 32 partaide izan ditu Azpeitiko I.engo Tenis Openak banakakoetan, eta beste 10 bikotekakoan. 2006ko maiatzaren 20an izan zen sari-ematea. Banakakoetan Agustín Quintana herritarra aurrena eta Igor Zubizarreta azkoitiarra bigarren. Binaka, berriz, Agustin Quintana bera eta Jorge Aranes bergararra txapeldun eta Ion Zubizarreta eta Iker Ezkerra azkoitiarrak bigarren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide