Agustin Quintana txapeldun Azpeitiko I.engo Tenis Openean

Uztarria 2006ko mai. 22a, 13:05

Agustin Quintana, irabazitako bi sarietako batekin

Larunbatean (2006-05-20) jokatu ziren finalak.

Bikoteka, Agustin Quintana bera eta Jorge Aranes izan dira txapeldunak.

Sari emateko argazki batzuk

Agustin Quintana azpeitiarra izan zen larunbatean txapeldun, Azpeitiko I.engo Tenis Openean.

Banakako finala oso polita eta gogorra suertatu zen. Quintanak Igor Zubizarreta azkoitiarrari ondo kostata irabazi zion, partida gogor batean. Emaitza 4-6, 6-3 eta 8-6 izan zen. Bigarren seta izan zen erabakigarria: Zubizarretak 4-1 aurreratzeko aukera asko izan zituen, baina Quintanak eutsi egin zion eta handik aurrera buelta eman zion partidari.

Binakakoan, berriz, Agustin Quintana bera eta Jorge Aranes bergararra izan ziren txapeldun. Finalean, Ion Zubizarreta eta Iker Ezkerra azkoitiarrei erraz irabazi zieten, azken hauek arazo fisiko batzuk izan baitzituzten. 6-1, 6-1.

Azpeitiko I.engo Tenis Openaan 32 lagunek hartu dute parte banaka, eta 10 bikotekakoan. Lehenego aldia izateko, "partaidetza ona eta maila polita" lortu dutela esan dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide