Ibilaldira joateko autobusa antolatu dute

Uztarria 2006ko mai. 23a, 18:05

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatu du autobusa

Igandean, maitzaren 28an, Bizkaiko ikastolen aldeko festa, Ibilaldia ospatuko da, Elorrion Batzen gaituena lelopean. Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusa jarriko hara joateko.

Autobusa anbulatorio aurretik aterako da, 09:00etan eta itzulera, berriz, 19:00etan izango da. Prezioa sei euro da. Autobuserako izena emateko 943 151246 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide