Loiolako santutegiko Granada Egako dukearen etxea Aldundiaren esku gelditu da

Urola Kostako Hitza 2006ko mai. 24a, 20:05

Etxearen dohaintza eskritura publikoa gaur sinatu dute (Urola Kostako Hitza)

Loiolako santutegian dagoen Granada Egako dukearen etxea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan gelditu da. Gaur sinatu dute dohaintza eskritura publikoa. Dohaintzan ez da sartu etxearen lehen solairua —nagusia—, eta honek Juan Alfonso Martos Arloz Aragon Granada Egako dukearena izaten jarraituko du.

Dukearen etxea eskuratuta basilikara heltzea errazagoa izango da. Izan ere, santutegiaren ertz batean igogailua jarriko dute, eta gero basilikara joateko dukearen etxetik pasatzeko aukera izango da. Izenpetze ekitaldian, Joxe Joan Gonzalez Txabarri diputatu nagusiak, Alfonso Marton Azlor Aragon Granada Egako dukeak, Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak eta Asier Aranbarri Azkoitiko alkateak parte hartu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide