Sein Taldeari Merkataritza Ganberaren Saria eman diote

Almacenes Etxeberria 2006ko mai. 26a, 17:05

Sein enpresak Azpeitian duen egoitza.

Industriarako Zerbitzuen Enpresa Saria eman diote

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Industriarako Zerbitzuen Enpresa Saria eman dio Sein Taldeari, Euskadin industria-horniduraren sektorean zerbitzu-enpresa berritzailea izateagatik. Ekitaldi horretan, halaber, beste enpresa garrantzitsu batzuei ere eman zaizkie sariak; hala nola MCC Taldeari, Jemari, Cie Automotiveri eta Orniri.

Sari horren bidez, Sein Taldeak familiako hiru enpresak –Almacenes Etxeberria, Lausa eta Memesa- erakunde sendoago bihurtzeko emandako urratsagatik emaitza bat jaso du. Aldi berean zerbitzurako gaitasun handiagoa eta garai berrietara egokituagoa egotea lortu du.

Epaimahaiak balio handia eman dio "abian jarritako ekimen horren ibilbide eredugarriari. Hedadura-faltaz, ahultasunaren gainetik eraginkorrak izateaz, eta etorkizunean, bere bezeroek, Euskadiko industria-talde handienek, behar duten zerbitzu-maila erdiesteko moduaz egindako gogoetaren ondorio izateari".

Saria jasotzean, Sein Taldeko Zuzendari Nagusiak, Joseba Lorenzok, esker oneko hitzak zuzendu dizkio lantalde guztiari, "profesional talde onenarekin bakarrik eskaini daitezkeelako zerbitzurik onenak". Baita bezeroei ere, "jarri dizkiguten erronkei erantzunez zerbitzu berritzaileak eskaintzeko gaitasuna eman digutelako, Burdineriaren Industria Hornidura bezalako sektore zaildu honetan". Eta Sein enpresaren jabe diren hiru familiei, bere garaian bat egiteko hartu zuten erabaki hura "egokiena izan dela frogatzen du sari honek" azaldu zien.

Sein Taldea 50 profesionalek osatzen dute. 8.000 m2 ditu hainbat instalaziotan, 5 egoitzatan banatuak, eta estrategikoki kokatuak daude Azpeitian, Arrasaten, Abadiñon, Aretxabaletan eta Oñatin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide