Iaz bezala, Kinttela zezen elkartekoak Hazparnera (Lapurdi) joango dira igandean (hilak 28) hango Peña Idiak zezen elkarteak gonbidatuta. "Aurten bigarren aldia da era honetako zerbait egiten dugula. Guk Hazparneko zezen elkarteko bi lagunekin harreman handia dugu zezen-plazetan eta askotan topo egin izan dugulako eta hortik etorri zen ideia. Gainera bi herriak senidetuta daude eta aitzakia polita da", dio Santi Jimenez Kinttela zezen elkarteko kideak.
Azpeititik 20 lagun inguru dira Hazparnera joatekoak, tartean Julian Eizmendi alkatea. "Iaz 25 lagun inguru joan ginen, aurten 20 lagun inguru. Pena da aurten irteerak Xoxoteko egunarekin bat egitea", dio Jimenezek.
Hazparnen ongietorria egingo diote azpeitiarrei. Ondoren, kalejira, entzierroa eta bazkaria izango dituzte.
Uztailaren 1ean hazpandarrak Azpeitira etorriko dira.