2003ko Udal hauteskundeetan Espainiatik inposatutako lege batek, hauteskundeetatik kanpo utzi zuen Habea herri plataforma. Hala ere, 2.027 azpeitiarrek Habearen alde bozkatu genuen. Emaitza hauen arabera, lau zinegotzi zegozkion Habeari Azpeitiko Udalean, baina herri borondateari muzin eginez EAJ, EA, PSOE eta PPko zinegotziak jabetu ziren Udal kargu hauetaz.
Mila eta bat izan dira Habeari dagokiona errespetatzeko eskariak. Erantzuna bakarra izan da:ez!
Ezker abertzaleak behin eta berriz errepikatu du, espainiar legalitatean badela zinegotzi karguak dagokionari itzultzeko zirrikiturik. Alderdien legearen aurka daudela dioten EAJ eta EAk hori jakin arren, eroso jarraitzen dute PPren ondare politikoa kudeatzen. Hala ere, Azkoitiko Udalean LOREG182.2 artikuluarekin bada adibide bat auzi hau konpontzeko.
Guzti honen aurrean, gaur goizean hainbat herritar Udalean sartu gara egoera antidemokratiko hau salatu eta herritarron hitza behingoz errespetatu dadila eskatzeko. Bada eta garaia! Azkenik, ezker abertzaletik prozesu politikoa bultzatzeko duen konpromisoa berretsi nahi dugu.