Festetarako Batzordea osatu dute Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2006ko mai. 30a, 16:05

Gaztetxeko Jai Batzordea larunbatean aurkeztu zuten.

"Jai herrikoiak, parte hartzaileak, euskaldunak eta parekideak" bultzatzeko

Lehenengo batzarra ekainaren 7an izango da 21:00etan (Urola Kostako Hitza)

Gaztetxeko Jai Batzordeak saninazioetan "jai herrikoiak, parte hartzaileak, euskaldunak eta parekideak" bultzatu nahi ditu. "Nolako jaiak izan Udalean bertan erabakitzen dira. Nahiz eta Udalak jai batzorde ireki baterako deialdia egin, batzorde hori aholku batzorde bat gehiago da. Batzorde hori deitu aurretik nolako jaiak izango diren erabakita egoten da eta, beraz, jai batzorde itxi bat da. Horrela, ez ereduaren inguruko eztabaidan eta ez antolaketan ez da bermatzen herritarren parte hartzea".

Gaztetxekoen ustez, "jaiek herritik sortutakoak eta herritarrentzat" izan behar dute. Horretarako, eta jaiak antolatzeko lehen pausoak ematen hasteko, lehen batzarra deitu dute. Ekainaren 7an izango da, 21:00etan, Gaztetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide