Ostiralean, ekainaren 2an, hasiko da Azpeitiko VII. Erremonte Txapelketa. Txapelketan guztira zortzi bikotek hartuko dute. Partida guztiak, ohi bezala, Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira, ostiraletan 22:30ean.
Erremonte Txapelketako lehenengo jardunaldian, Zalakain-Urkok Agirresarobe-Agirrezabalaren kontra jokatuko dute. Partida honen ondoren, Ibarzabal-Badiola bikoteak Iribarren-Astibiaren kontra jokatuko dute.
Txapelketako hurrengo kanporaketak ekainaren 9an jokatuko dira. Orduan, Matxin IV-Jon Bereziartua-Zubizarretaren aurka ariko dira lehenengo partidan. Bigarrenean, berriz, Uterga III-Gazteluk Matxin III-Aizpurua II.aren kontra jokatuko dute.
Partida horietako irabazleek ekainaren 23an jokatuko dute final aurrekoa. Txapelketako finala, berriz, ekainaren 30ean jokatuko da.