Uztarriaren ekaineko aldizkaria kalean da

Uztarria 2006ko eka. 5a, 15:06

Hilabete honetako aldizkariko erreportaje nagusia Telefonican lan egindako emakumeen ingurukoa da

Beste gaiak: Joxe Luis Aizpururi elkarrizketa, Juli Olaizolaren bizipenak...

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkariaren 74. zenbakia, eta herriko Telefonican lanean ibilitako lau langileren pasarteen ingurukoa da errepotaje nagusia.

-Iritzia atalean: Jose Luis Otamendi, Koldo Aldalur, Xabi Borda, Aitor Aranguren eta Kepa Susperregiren artikuluak irakurgai.

-Denerako denbora. Juli Olaizolak 78 urte ditu eta 14 seme-alaba izan ditu; denak 20 urteren barruan. Bere bizipenak kontatu dizkio Uztarriari.

-Klik Erromeriak, asto karrerak, herri kirolak...; auzoetako festatan ohikoak ziren eta dira (ekainean badira auzo batzuetan festak). Uztarriak herri gunetik kanpora dauden auzoen festetako argazki zaharrak bildu ditu.

-Joxe Luis Aizpuru. 2002an Ipar Euskal Herrira joan zen bizitzera Aizpuru. Gaur egun Euskal Irratiak Federazioko programazio arduraduna han.

-Jakitekoa atalean. Orain bi urte herrian egin zen ikastaro batean hasi zen Eneko Ansoalde eta Alex eta Jon Margüellos arku tiratzaileen afizioa. Orain, Ordizan entrenatzen dute astean pare bat aldiz.

Horiek, eta beste hamaika kontu jorratu dira 74. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Bide batez Urola Kostako Hitza egunkaria ere hasiko da jasotzen. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.500 aleko tirada du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide