Joxe Mari Zendoia arrantzako Mundu Mailako txapelketarako sailkatu da

Uztarria 2006ko eka. 7a, 14:06

Latigo berezitasunean sailkatu da; txapelketa Portugalen ospatuko da irailean

Datorren igandean (hilak 11), berriz, Leitzaranen jokatuko den Euskadiko Txapelketan parte hartuko du

Joxe Mari Zendoia arrantzako Mundu Mailako txapelketarako sailkatu da latigo edo cola de rata berezitasunean.

Zendoia Gipuzkoako txapelduna da berezitasun horretan. Eta pasatu den astean, ekainaren 1etik 4ra bitartean Arga, Urrobi eta Irati erreketan eta Eugiko urtegian (Nafarroa) ospatu zen kanporaketan lortu zuen finalerako txartela. "Ostegunetik igandera bitartean ospatu zen txapelketa. Egunean lau ordu egiten genituen arratzan; goizean bi eta arratsaldean beste bi. Lehiaketan nengoela beste arratzale bat nirekin egoten zen, zaintzen, eta gero nik ere zaintza lana egin behar izaten nuen beste arrantzale batekin. Aurreneko bi egunetan sailkapeko bigarren postuan bukatu nuen, baina hirugarrengoan sailkapenean behera egin nuen". Finalean lehen sei sailkatuak sartzen ziren eta Zendoiak bosgarren postuan bukatu zuen kanporaketa.

Mundu Mailako Txapelketa Portugalen ospatuko da irailean. Bertan, modalitate horretako arrantzale onenekin lehiatuko da azpeitiar gaztea. Hemendik irailera bitartean ordea, beste txapelketa batzutan hartuko du parte Zendoiak. Datorren igandean, ekainaren 11ean, esaterako, Leitzaranen ospatuko den Euskadiko Txapelketan hartuko du parte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide