Amu (eta besteak)

Juankar Arellano 2006ko eka. 8a, 11:06

Arellanok bere iritzia eman du Amubeko zubiaren inguruan

Pasatu den egunetan, Amube notizietan ikusi dugu. Batetik errotondaren inagurazioan, bestetik zubiaren tapiaketan, Otamendiren artikuan...

Egunak pasatzen utzi nahi nuen, guzti honek inongo gorabeherarik izango zuen edota (espero bezala) ezer ez ikusteko. Beraz, idaztera ausartu naiz, amu aitzakiatzat hartuz (hitzaren bereran jokoa erabili nahi bada).

Amuko zubia XVI. mendekoa da, Erdi Aroko amaierakoa beraz. Diputazioak ondare historiko bezala izendatua du A-1 kategorian, oker ez banago. Inguruarekin bat ez datorrenez eta zabalik izateko jendearentzat arriskutsua denez itxi egin dute. Inongo irakurketa erromantikorik egin gabe, hiltzera kondenatu dute. Beste bat? Beste behin?

Azpeitiko herriari dagokionean, ez dakit zer pentsatu, baina, ondare historiko-soziala galduta ez badago zeharo baztertuta dagoelakoan nago. Ikus dezagun: Amuko zubia itxita. Basazabal itxita. Loiola eta Lasaoko geltokiak itxita. Antxieta etxea esku pribatuetan Udalak truke egin eta Azpeitiko ondare publikoa bideratu ez duelako. Alberka zehaztu gabe. San Agustinpe epe ez luzera berritzeko, Madalenako ermita bezala...

Ondare guzti hau, eta ondare naturalak aipatu ere ez dira egin, hor daude. Diru ugari beharko da berritzeko, egokitzeko edo behar duena egiteko. Seguru.

Ondarea galtzen ari da eta ez fisikoki. Ondarea herriarekin bat ez badator, ondare horrek lurra jo eta desagertuko da. Tristea, baina, denborak dena bere lekuan utziko du, ahaztuko dugu eta biziak aurrera jarraituko du. Ah! guzti honetan ez dut komentuen egoera ere aipatu baina hori beste baterako utziko dut. Nik ez dut dena den soluziorik eskaintzen, (eta ez nahiko ez nukeelako) ni baino jakintsuagoak izango direlako honetan dabiltzanak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide