Azpeitiko anbulatorioan euskarak bizi duen egoera salatzeko, Euskal Herrian Euskarazeko kideak gaur goizean bertara sartu eta hainbat aldarrikapen egin dituzte euskararen alde.
Anbulatorioan ematen den hizkuntz eskubideen zapalkuntza salatzeko, pankartak, kartelak eta panpinak jarri dituzte, langile euskaldunak eskatuz. "Herritar askok medikuarengana joaten direnean gazteleraz hitz egin behar izaten dute, eta euren hizkuntz eskubideak zapaltzen dira" diote EHEko kideek.
Era berean, ekainaren 23an Azpeitian EHEk deituta duen manifestaziorako deialdia egin dute. Anbulatorioan euskaraz, ofizialtasuna Euskal Herri osoan orain!
izango da manifestazioko aldarrikapena eta herriko plazatik aterako da 19:00etan.