Araba Euskarazera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria 2006ko eka. 14a, 12:06

Igandean Gasteizen izango da Arabako Ikastolen aldeko festa nagusia Barruan daramagu lelopean

Autobusa 09:00etan aterako da anbulatorio aurretik

Gasteizko Armentia ikastolaren alde antolatu da aurten Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko eguna. Igandean, ekainaren 18an, izango da Barruan daramagu lelopean.

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusa jarriko du, bertara joan nahi dutenentzat, 6 euroren truke. Autobusa 09:00etan aterako da anbulatorio aurretik. Gasteiztik, berriz, 18:00etan aterako da etxera itzultzeko.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 151246 telefono zenbakira deitu behar dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide