.205 kilometro, 7.179 parte hartzaile, 93 Azpeitikoak. Bizikleten edota txirrinduen festa, afizioaren bilgune. Sabiñanigo-Sabiñanigo (Aragoi, Espainia), XVI. Quebrantahuesos txirrindularitza proba korrituko da bihar, larunbata.
Kepa Sansebastian, Iñaki Aranaga, Pello Galdos, Mikel Martinez eta Iñigo Alberdi azpeitiarrak, koadrilan joango dira, "ondo pasatzera eta lasterketa bukatzera". Aurten bigarren aldiz joango dira; iaz egin zuten aurrenekoz.
Gaur arratsaldean lanetik irten eta Sabiñanigorako bidea hartuko dute, furgonetan. "Hara heldu orduko dortsalak-eta hartuko ditugu", dio Sansebastianek. "Bai, hobe da bezperan dortsalak hartzea. Gero, afaldu egingo dugu", dio Aranagak. Ondo afalduko omen dute, "fuerte". Gaurko afaria etxean prestatuta eramango dute: "Arroza, pasta, oilaskoa... Bezperan ondo jatea komeni da, eta baita proba aurretik ondo gosaltzea ere".
Lo furgonetatan egingo dute. Bi furgonetatan. "Iaz, furgonetarik ez geneukan, eta hotelean egin genuen lo. Lau izarretako hotelean egon ginen, azkeneko unean mugitu ginen, eta horixe bakarrik topatu genuen". Sansebastian eta Aranagak lo bapo egin omen zuten iaz, "gu biok ederki egin genuen lo, baina besteek ez omen zuten lo askorik egin, nerbioengatik. Hori bakoitza nolakoa den izaten da".
Iaz izan zuten esperientzia eta gero, aurten ere animatu egin dira Quebrantahuesos proban parte hartzera. "Ez nuen uste horrelako giro ona egoten zenik", dio Sansebastianek. "Gustura ibili ginen, ondo. Proba bukatzeko asmoarekin irten genuen. Aldapak bakoitzak bere erritmoan igotzen genituen, eta jaitsieratan atzekoaren zain gelditzen ginen", dio Aranagak.
Jendea animatzen
"Errepide bazterretan jende piloa zegoen animatzen, izugarria zen", dio Aranagak. "Tourreko etapa bat ematen zuen. Zenbat azpeitiar zegoen Sonporten, Portaleten! Izugarria zen! Errepide bazterrak jendez beteta, eta animatzen. Horrek asko motibatzen du", gaineratu du Sansebastinek.
.08:50 denboran egin zuten iaz. "Helmugara elkarrekin heldu ginen. Ilusioa sentitzen da une horretan". Bukatzera joan ziren eta ondo pasatu zuten. "Beste berri on bat ere eman zidaten helmugara heldu orduko: anaiak Asturiasen etapa irabazi zuela esan zidaten lagun batzuk", dio Iñaki Aranagak, Euskaltel-Euskadiko Andoni Aranaga txirrindulariaren anaiak.
"Gogorrena, Portalet"
Baina 205 kilometro dira egin beharrekoak, eta dena ez da samurra. "Nekatu egiten zara, eta hainbeste ordu bizikleta gainean, azkenerako ez dakizu nola jarri, tente, eserita...", diote. "Bizikleta gainean egiten duzun egunpasa da".
Gogorrena Portalet igotzea egin zitzaien iaz. "Luzea da, oso luzea. 30 kilometro dauzka eta kilometro guztietan seinaleak daude. 29, 28, 27 kilometro falta direla... luze egiten da", kontatzen du Aranagak. "Okerrena horixe izan zen", dio Sansebastinek ere.
Sansebastianek aurten ere lasterketa bukatzea du helburu. Aranaga, ordea, beste bi lagunekin batera, 07:45ean bukatzen saiatuko da. Baina, "giro onean eta ondo pasatzeko" asmoarekin doaz.
Proba bukatu eta etxerako bidea hartuko dute. "Proba egin eta gero, ospatzeko, parranda", dio Aranagak. Iaz ere halaxe egin omen zuten: "Ezkerretegin bukatu genuen".
"Handik etorri eta Auntxanekora joan ginen afaltzera. Osaba dut, eta txuleta bana atera zigun. Jan bai, baina gero izerditan, buelta ezin emanda, egon ginen. Izan ere, horrelako esfortzua egin eta gero jatea gehiago kostatzen da", dio Aranagak.
Bigarren honetan ere, hirugarren aldiz egiteko gogoz bueltatuko dira akaso...
Azpeitiar parte hartzaileen zerrenda
Quebrantahuesos txirrindularitza proban 7.179 lagunek dute izena emanda, horietatik 93 Azpeitiarrak dira. (Zerrenda hau zerrenda orokorretik aterata dago, agian, lasterkariren bat falta daiteke)
.1- AGIRRE LAZKANO, JUAN JOSE
.2- AGIRRETXE AROZTEGI, IÑAKI
.3- AGIRREZABALAGA, JULEN
.4- AIZPITARTE ODRIA, IBON
.5- AIZPURU ALBIZU, ION
.6- AIZPURU AMUTXATEGI, JON
.7- AIZPURU ARANBURU, ELIXABET
.8- AIZPURU IRAZU, IMANOL
.9- ALBERDI AGIRREZABAL, ALEX
.10- ALBERDI ALDALUR, IÑIGO
.11- ALBERDI URDALLETA, JAVIER
.12- ALDALUR GOENAGA, JOSE ANTONIO
.13- ALDALUR KORTA, JAGOBA
.14- ALTUNA ISASMENDI, INAKI
.15- ARAMENDI ARANGUREN, IÑAKI
.16- ARAMENDI TELLERIA, IÑIGO
.17- ARANAGA AZKUNE, IÑAKI
.18- ARREGI CESTONA, ASIER
.19- ARREGI ESNAOLA, AITOR
.20- ARREGUI JUARISTI, AITOR
.21- ARRUABARRENA ASTIAZARAN, JUAN MARIA
.22- ARRUTI AGIRRE, IÑIGO
.23- ARTETXE EIZAGIRRE, MIKEL
.24- AZCUE LARRAÑAGA, LUIS JAVIER
.25- AZCUNE LIZARRALDE, JON
.26- AZKUNE ORBEGOZO, MIGEL ANJEL
.27- AZPEITIA UNANUE, JUAN
.28- BADIOLA ORUESAGASTI, MOISES
.29- BALENCIAGA SEGUROLA, MARIA JOSE
.30- BELOKI BERISTAIN, JUAN CRUZ
.31- BELOKI PEREZ, ALBERTO
.32- BERASATEGI GUESALAGA, LANDER
.33- BLANCO PIÑERO, JOSE IGNACIO
.34- CIRCUJANO MORALES, JOSE ANTONIO
.35- ECHEVERRIA GURRUCHAGA, ELI
.36- EGIGUREN GONZALEZ, IÑAKI
.37- EGIGUREN OLALDE, IÑAKI
.38- ELORZA ARANBERRI, ARKAITZ
.39- ETXANIZ LESAKA, MAMEN
.40- ETXEBERRIA ETXEZARRETA, IÑAKI
.41- ETXEBERRIA URBIETA, JULEN
.42- ETXEBERRIA, IÑIGO
.43- ETXEZARRETA AZPIAZU, ANDER
.44- ETXEZARRETA ETXEZARRETA, JAGOBA
.45- GALDOS MADINA, JON
.46- GALDOS SUDUPE, PELLO
.47- GARATE GARATE, JOSE LUIS
.48- GARATE SEGUROLA, GARIKOITZ
.49- GARMENOIA ESNAOLA, HILARIO
.50- GOENAGA ARRIETA, JUANJO
.51- IBARGUREN URANGA, LUIS MIGUEL
.52- IBARZABAL ARRIETA, KEPA
.53- IMAZ AIZPURU, KARLOS
.54- IRULEGUI URRUZOLA, IOSU
.55- JUARISTI IPARRAGUIRRE, IÑAKI
.56- KORTA ODRIOZOLA, ANDONI
.57- LARRAÑAGA AZPILLAGA, KOLDO
.58- LARRAÑAGA ETXANIZ, JOSE M.
.59- LARRAÑAGA LARREA, IÑIGO
.60- LAZAROBASTER OLAIZOLA, UNAI
.61- LAZKANO ODRIOZOLA, ARKAITZ
.62- MANZISIDOR MENDIZABAL, IGOR
.63- MARTIJA ZUBIZARRETA, IGOR
.64- MARTINEZ CAMPOS, MIKEL
.65- MENDIZABAL GALARRAGA, JESUS
.66- ODRIOZOLA GURRUCHAGA, JOSE L.
.67- ODRIOZOLA ZUBIZARRETA, JAVIER
.68- OIARZABAL GARMENDIA, ASIER
.69- OIARZABAL QUEREJETA, JON
.70- OKARIZ ALBERDI, KOLDO
.71- OLAIZOLA EGAÑA, ANGEL
.72- ORBEGOZO LIZARRA, IÑIGO
.73- ORENA IDIAQUEZ, SEBASTIAN
.74- ORTEGA AGOTE, JOSEBA
.75- OTEGUI CASTAÑO, MIKEL
.76- PORTILLA HARANBURU, IÑAKI
.77- RUIZ DE ARGANDOÑA ARZALLUS, ISMAEL
.78- RUIZ IMAZ, FERNANDO
.79- SAN SEBASTIAN MUNDUATE, KEPA
.80- SASIETA AIZPURU, JOSE MANUEL
.81- SEGUROLA USABIAGA, HARITZ
.82- SEGUROLA ZUBIAURRE, ISIDRO
.83- SEGUROLA ZULAIKA, JOSU
.84- SESMA ZUBIZARRETA, JOSE IGNACIO
.85- SESMA ZUBIZARRETA, MIKEL
.86- SIERRA SARASUA, IÑAKI
.87- SUDUPE URIA, ANDONI
.88- URIA LOPETEGI, IAGOBA
.89- URRESTILA ARANGUREN, JON
.90- URTUZAGA OTAEGI, MIGUEL ANGEL
.91- URTUZAGA OTAEGUI, MERTXE
.92- ZULAIKA,ARANGUREN, AITOR
.93- ZULOAGA ETXEBERRIA, GARIKOITZ