13 bidaiari arin zauritu dira lurrun trenak izandako istripuan

Uztarria 2006ko eka. 20a, 17:06

Eusko Trenek jakinarazi duenez istripua 12:45ean gertatu da, trenbide-orratza aldatzen ari zirela izandako akats baten ondorioz

Trenak 103 bidaiari zituen ezbeharra gertatu denean

Burdibidearen Euskal Museoko Lurrun treneko bagoiek talka egin dute 12:45ean, Eusko Tren garraio enpresak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Istripua maniobra akats baten ondorioz gertatu da. Hain zuzen, trenbide-orratzak aldatzen ari zirela.

Istripuan trenean zihoazen 13 lagun arin zauritu dira, eta ondorioz Azpeitiko anbulatoriora eraman dituzte medikuarengana. Eusko Trenek jakitera eman duenez, lehen azterketan ez dute zauri larririk.

Lurrun trenean 103 lagun zeuden ezbeharra izan denean. Leioako Madres Irlandesas ikastetxeko 76 ikasle-irakasle eta Tomellosoko (Espainia) Puertas Abiertas elkarteko 27 kide.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide