Herriaren zati handi batean argia joan da ordubetez (Uztarria ere argirik gabe egon da). Hain zuzen ere, Alde Zaharrean, Damaso Azkue inguruan, Harzubia inguruan, Arana kalean, Arana Goikoan, Etxe-alai auzoan, Santutxon eta Loiolako Inazio Hiribide inguruan. Uztarriak jakin duenez, Danona atzean Iberdrolak duen generadorea hondatu da, eta ondorioz herrian argia joan da.
Argindarra 12:00ak pasatxo zirela bueltatu da herriko zenbait gunetara, baina ez toki guztietara; Loiolabide, Arana Goikoa, Etxea-alai inguruetan argirik gabe daude oraindik. Iberdrolak adierazi duenez "Loiolako Inazio Hiribidean dago matxura eta 13:00ak alderako" konponduko du.
Azkeneko albistea (Ekainak 21, 15:00): 13:00ak aldera argindarran bueltatu da Loiolabide, Arana Goikoa eta Etxea-alai auzoetara