Udalak jakitera eman duenez, "2006an Joxe Takolo Bekara aurkeztu diren proiektuak ez datoz bat deialdiaren oinarriekin; hau da, ez dute behar adinako originaltasun eta mailarik azaldu". Irizpide horren arabera, "Batzorde Teknikoak, aho batez, 2006. urteko beka hutsik uztea proposatu du". Azpeitiko Udaleko Kirol Batzordea bat dator proposamen horrekin, eta Batzorde Teknikoaren erabakia asteazkenean (hilak 21) egin zuten bileran onartu zuen.
Aurten, bi proiektu aurkeztu dituzte 'Joxe Takolo Bekara'; Ansabereko orratzetan bide berri bat
eta Troll 2006 espedizioa
.
Hasiera batean bekara proiektuak aurkezteko epea, martxoaren 1etik 31ra bitartean jarri zuten, baina denbora horretan ez zen proiekturik aurkeztu. Horren aurrean, epea maiatzaren 31ra arte luzatu zuten Udaleko arduradunek eta tarte horretan bi proiektu horiek aurkeztu zituzten.