Puntukako gidabaimena laster ezarriko dute Hego Euskal Herrian. Gidari gehienei 12 puntu egokituko dizkiete uztailaren 1etik aurrera, eta zenbait arau hautsiz gero, puntuak galduko dituzte, eta eskolara joan beharko dute, puntuak berreskuratzera.
Azpeitian, ordea, ez da autoeskolarik egongo. Urtea bukatzerako Hego Euskal Herrian 17 autoeskolek emango dituzte eskolak puntuak berreskuratzeko. Uztailaren 1etik Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean, Santurtzin eta Irunen hasiko dira eskolak ematen. Besteak (ikus behean zerrenda), urtea bukatzerako.
Informazio gehiago: Berria
Autoeskolak
Gipuzkoa
- Donostia: Arakama.
- Villabona: Bengoetxea.
- Irun: Bidebieta.
- Elgoibar: Larrañaga.
- Aretxabaleta: Larringan.
Araba
- Gasteiz: Claxon.
- Laudio: Latatu.
Bizkaia
- Getxo: Arias.
- Zalla: Basurto.
- Gernika: Gernika.
- Bilbo: Javier.
- Bilbo: Mikel.
- Santurtzi: Rekord.
- Durango: Urkoiz.
Nafarroa
- Iruñea: Mariezkurrena.
- Tafalla: zehaztu gabe.
- Tutera: zehaztu gabe.