Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Azpeitian herritarron aurrean egindako ekitaldian, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen konpromisoa hartu duten 40 saltoki, enpresa eta bestelako entitateri. Horietatik 38k konpromisoa berritu dute eta gainerako 2ak aurten bertan gehitu dira proiektura. Atzo (osteguna) iluntzean izan zen ekitaldia, Enparan Dorretxean. "Zuek, Bai Euskarari Ziurtagiria jaso duzuenok, zarete gaurko protagonistak urtean zehar egindako lanagatik", esan die Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek, ziurtagiridunei.
Dena dela, "bidea ez da erraza izan" aitortu zuen Mendigurenek. Izan ere, Azpeitia bezalako herri euskaldun batean, argi dago euskararen aldeko lana handia izango dela, baina ahalegin hau, ez da eragile guztien artean, elkarrekin, egiten. "Ez gara ari elkarrekin ematen pausoak; euskalgintza eta Udala, bakoitza bere kasa dabiltza", zioen Mikel Arregik, Har bezala, Mendigurenek dei egin dio Udalari guztiok elkarrekin jarduteko: "Lehenago ere aritu izan gara guztiok lanean, zergatik jarraitu bakoitzak bere bidea?". Horren adibide dira Urola Kostako beste zenbait herri; hala nola, Azkoitia, Zestoa edo Zarautz bera ere
Azpeitian Bai Euskarari Akordioa 2003tik ari dira garatzen.
Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azpeitiko eragileak
-Agirre Oparidenda.
-Amenabar Denda.
-Arrospide Oinetakoak.
-Azpeitia Kimu Bat S.L.
-Babesa.
-Bankoa Azpeitia.
-Disdira Bitxitegia.
-ELA Sindikatua - Urola Kosta.
-Eregi, Euskara eta Komunikazioa.
-Eroski.
-Eroski Bidaiak.
-Etxahun kioskoa.
-Euskalkom Telekomunikazioak S.L. / Sarea.
-GIFE Gipuzkoako Frisoi Elkartea.
-GITXEZEL Gipuzkoako Txerrizaleen Elkartea.
-GOE Gipuzkoako Oilozaleen Elkartea.
-GUREKO Gurekin Kontatu Kooperatiba.
-HEBE Herri Behi Elkartea.
-Iturralde Iturgintza S.L.
-Izarraitz Inmobiliaria.
-J.B. Sansebastian.
-Jone eta Maikar S.L. .
-Kili-Kolor Kopistegia.
-KOOP Legarda.
-Kutxa.
-Lagun Onak Mendi Bazkuna.
-Lagun Onak T.E.
-Landatek Bulego Teknikoa S.L.L.
-Landetalan Bat Zerbitzuak S.L.
-Lazkano Olaizola Aholkularitza Inmobiliarioa.
-Loiola Sukaldeak.
-Mugi Kirolak.
-Ongi-Etorri Jatetxea.
-Oriyo Kioskoa.
-Osatuz fisioterapia zentroa.
-Otamendi Erloju eta Bitxi Denda.
-Pildain Inmobiliaria, S.L.
-Pitxiak.com.
-Urrestila Jantzi Denda.
-Uztarria Kultur Koordinakundea.