Pourrak 113 parte-hartzaile ditu

Uztarria 2006ko uzt. 3a, 19:07

Dopina dela eta aurten parte-hartzaile gutxiagok eman dute izena

Lehenengo hiru sailkatuez gain; 6, 69, 100 eta 113 postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute

Seigarren urtez jarraian Uztarriak Frantziako Tourreko Pourra antolatu du, eta aurten 113 parte-hartzaile ditu. Iaz 179 izan ziren, eta jaitsierak zerikusia du dopina dela eta ez dela egon den saltsarekin; azken unea arte ez da jakin ziklista askok irtengo zuten —adibidez, onenetakoek—.

Uztailaren 23an bukatuko da Tourra. Orduan bukatuko da, Pourra. Bitartean, Pourrako eta Tourreko sailkapenak egunero argitaratuko dira uztarria.com-en. Horrez gain, Etxe-Zurin, Amaian, Errekan, Ciclos Benin eta Aitzaki Kirolaken ostiralero utziko ditu Uztarriak sailkapenak, jendeak ikusteko.

Pourrako sariak

1). 678 euro.

2). 339 euro.

3). 169,5 euro.

6). Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.

69). Andoni Aranaga Euskaltel-Euskadiko txirrindulariaren elastikoa.

100). Uztarriaren sariak (elastikoa eta Uztarriaren txosnan gastatzeko 30 euroko balea).

113). Azkenenkoarentza, 30 euroko balea tiobiboetarako (Udalaren laguntzaz).

Eztabaida

Pourra honetan txirrindularitza zaleen iritzia jasotze aldera, eztabaida txiki bat jarri dugu martxan. Nola hobetu genezakeen pourra, zer aldatu behar genukeen... Iritziak jaso nahi genituzke, ahalik eta jolasik politena antolatzeko datozen edizioetan.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan, Uztarriaren txosnan. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide