Lagun Onakeko jokalari onenak saritu dituzte

Uztarria 2006ko uzt. 3a, 20:07

Argazkian, saritutako futbolariak.

Urtero bezala, denboraldia bukatu ondoren mailaz maila gol gehien sartu dituztenak eta jokalari onenak izan direnak saritu zituzten

Mikel Labaka Realeko jokalariari Urrezko intsignia eman zioten

Lagun Onak Futbol Klubak denboraldi bukaerako afaria egin zuen ostiralean (ekainaren 30ean), Kiruri jatetxean. Afalondoan mailaz maila gol gehien sartu dituztenak eta jokalari onenak izan direnak saritu zituzten. Urrezko intsignia Mikel Labaka Realeko jokalariari eman zioten, eta jarraitzaile onenaren saria, berriz, Juan Ignacio Madinari. Argazkian, saritutako futbolariak.

Saritutako jokalariak:

Kadete neskak
Goleatzaile onena: Olatz Iriarte.
Jokalari onena: Ane Borda.

Emakumeen Liga
Goleatzaile onena: Kristina Fernandez.
Jokalari onena: Ane Aranburu.

Alebin mutilak
Goleatzaile onena: Iker Olabarria.
Jokalari onena: Aitor Exposito.

Infantil Txikien maila
Goleatzaile onena: Jagoba Orbegozo.
Jokalari onena: Joseba Larrañaga eta Xabier Izagirre.

Ohorezko Infantilen maila
Goleatzaile onena: Aitor Azpiazu.
Jokalari onena: Josu Eizagirre.

Kadeteen bigarren maila
Goleatzaile onena: Alain Oroz.
Jokalari onena: Aitor Letamendia.

Ohorezko Kadeteak
Goletzaile onena: Alain Guridi.
Joklari onena: Joanes Otamendi.

Euskadiko Gazteen maila
Goleatzaile onena: Jon Arrue.
Jokalari onena: Mikel Agirre.

Lehen Erregionaleko maila
Goleatzaile onena: Jon Orbegozo.
Jokalari onena: Xabier Alkorta.

Espainiako Hirugarren maila
Goleatzailea onena: Iban Muñoz eta Eneko Sagarzazu.
Jokalari onena: Harkaitz Romero.

Sari bereziak
Urrezko intsignia: Mikel Labaka.
Lagun Onakeko jarraitzaile handiena: Juan Inazio Madina.
Laguntzaileen saria: Joxin rekondo eta Vitorino Zubiaurre.
Mari Karmen Arozena, zuzendaritzako emakume bakarra, eta Eusebi Kiruriko etxekoandrea ere saritu zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide