Udane Juaristiren kartelak iragarriko ditu Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria 2006ko uzt. 7a, 13:07

XXIV. Euskal Antzerki Topaketako kartela

Juaristik 900 euroko diru saria jasoko du

Lehiaketara 35 lan aurkeztu dira

Urtero bezala, udazkenean izango diren Euskal Antzerki Topaketak. Aurtengoa, XXIV. edizioa izango da, eta Topaketak iragarriko dituen kartela aukeratu dute Udaleko arduradunek. Antzerki Topaketetako kartel lehiaketako irabazlea Udane Juaristi IbaƱez azkoitiarra izan da. Juaristik, 900 euroko diru saria jasoko du.

Lehiaketara 35 lan aurkeztu dira, eta kartel guztiekin erakusketa jarri zuten Betharrametan, ekainaren 12tik 25era bitartean. Kartel irabazlea aukeratzeko, epaimahaiaren iritzia eta erakusketako ikuslegoak emandako puntuak hartu dituzte kontuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide