AzGA etxebizitza duinaren alde

Azpeitiko Gazte Asanblada 2006ko uzt. 6a, 12:07

Karasusanean dauden gazteekin bat egin eta "okupazioa bide bakarra" dela uste dute Azpeitiko Gazte Asanbladako kideek

Hainbat gaztek, Karasusan etxea okupatu izana, oinarrizko eskubide baten urraketaren ondorioa da, etxebizitza eskubidea eta Udalari dagokio herritarron (beraz, baita gazteona ere) eskubideak bermatzea.

Ezinbestekoa da egoera honi buelta ematea, bide horretan, gazteok daramagun borrokaren baitan kokatzen dugu ekimen hau.

Etxe hutsei erabilera emango dien eta gazteon beharrei erantzungo dien bidea lantzea, Azpeitiko Udalari dagokio. Orain arte ez du interes handirik erakutsi eta nahiago izan du enpresa pribatuei herriaren kontura aberasteko ateak zabaltzea, bere interes propioetarako baliatuz.

Okupazioa da bide bakarra eta ikusi ahal izan denez, presio tresna eraginkorra. Horregatik AzGAk bat egiten du gazte hauekin eta Udalarengan uzten du gertaeren erantzunkizun osoa.

Bestalde, Gazte Manifestuarekiko atxikimentuak jasotzen jarraituko dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide