Lagun Onak futbol elkarteak astelehenerako batzarra deitu du

Uztarria 2006ko uzt. 6a, 17:07

Asteleheneko batzarrera bazkideak eta kirolarien gurasoak deitu dituzte; denbora gutxian deitzen duten hirugarren batzarra da

Jose Mari Eizagirrek, egungo lehendakariak, kargua uzteko asmoa azaldu du behin eta berriz, baina zuzendaritza hartzeko hautagairik ez dago oraindik

Lagun Onak Futbol Elkarteak astelehenerako,uztailaren 10erako, batzarra deitu du zuzendaritza batzorde berria osatzeko. Jose Mari Eizagirrek , egungo lehendakariak, kargua uzteko asmoa azaldu du behin eta berriz, baina zuzendaritza hartzeko hautagairik ez dago oraindik. Batzarra Enparan Dorretxean izango da, 19:00etan. Oraingoa, denbora gutxian deitzen duten hirugarren batzarra da eta bazkideak eta kirolarien gurasoak daude bertara deituta.

Deialdiarekin baterako idatzian zuzendaritzak adierazi duenez "hautagaitzarik ez egotea kezkagarria da, baina larriagoa iruditzen zaigu babesik ez jasotzea". Aurreko batzarretara "bazkide pare bat eta dozena erdi kirolariren gurasoak" baino ez direla azaldu jakitera eman dute, eta "urteetako lana bertan behera eta 250 haur federatutako futbolik gabe" gelditu daitezkeela ikusita "lotsagarria" iruditzen zaiela parte hartzea gaineratu dute. Egoeraren larritasunaz ohartu nahi izan dituzte bazkideak eta kirolarien gurasoak, "egoera ez da bromatakoa Lagun Onak Futbol Taldea desagertu baitaiteke jendea konprometitzen ez bada". Hori dela eta, asteleheneko batzarrean "aretoa beteta ikusi nahi" dutela eta "guztien parte hartzearekin proiektu berri bat aurrera ateratzeko moduan" izatea eskatzen dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide