Erraldoiak Montblanc-era doaz

Uztarria 2006ko uzt. 7a, 11:07

Erraldoien ehun konpartsa baino gehiago bilduko dira bertan

Azpeitiko lau erraldoiak Montblanc-era (Tarragona, Herrialde Katalanak) eramango dituzte bihar, larunbata. Asteburuan izango den Montblanc 2006 Ciutat Gegantera de Catalunya jaialdian parte hartuko dute. Erraldoien ehun konpartsek baino gehiagok parte hartuko dute jaialdian. Itsasi Dantza Taldekoak ibiliko dira Azpeitiko erraldoiekin. Udalak jakinarazi duenez, Udaleko Festa eta Turismo batzordeek bultzatuta joango dira. "Azpeitiko erraldoien konpartsak bertan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen, eta onartu egin genuen".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide