Asteburuan auto klasikoen III. Rallya izango da

Urola Kostako Hitza 2006ko uzt. 12a, 12:07

Lehen etapa larunbatean (hilak 15) 15:30ean hasiko da

Guztira, 61 auto gidarik eman dute izena lasterketan

Larunbatean eta igandean (hilak 15 eta 16) Auto Klasikoen Azpeitia III. Rallya jokatuko dute, Lagun Artea Eskuderiak antolatuta. Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara bitartean lasterketan parte hartuko duten autoak aztertuko dituzte, epaitegi aurreko aparkalekuan. 15:30ean, lehen etapa hasiko dute.

Ibilbidea lasterketa hasi aurretik jakingo dute parte hartzaileek. Auto Klasikoen III. Rallyan 61 auto gidarik eman dute izena. Aterako den autorik zaharrena 1968. urteko Porsche 911 da; Cesar Anton gidariak gidatuko du. Autorik berrienak, berriz, 1981ekoak dira: Mercedes 280-SL, Renault 5 Turbo 2, Ford Capri 2.0. eta BMW 635.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide