Erorien Gurutzea kentzearen alde

Milagros Elias 2006ko uzt. 13a, 14:07

Erorien Gurutzeari buruz Eliasek bere iritzia agertu du

Udalak, herritar batek egindako eskaria medio, hilerrian dagoen Erorien Gurutzeari izenak kentzea eztabaidatu du. Julia Tercero PPko zinegotziak dio horrekin aspaldiko zauriak irekiko direla, eta biktimen oroimenari eraso zuzena egingo zaiola. Hori dela eta, honakoa esan nahi nuke:

1).- Udaletxeak herritar baten idatziaren aitzakia behar izan du gai hau mahai gainean jartzeko, bere kabuz ez du izan ausardiarik honen inguruan lan egiteko. Herritar askoren nahia da irudi hori kentzea.

2).- Eroien Aldeko gurutze hori hor egonda, nire aitaren eta beste askoren zauriak irekita egon dira. Galtzaile zirenez, ez dute izan beraiekiko inongo begirunerik. Baina orain errespetua eskatzen du PPko zinegotziak, biktimen oroimenari.

3).- Nire ustez, garai batean hankaundi bezala ezaguna zen irudia kendu zuten bezala, irudi hau galtzaile izan ziren biktimentzat errespetu falta denez, onena irudi hori kentzea izango litzake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide