Xoxoten San Inazioren irudia jarri zuteneko 50. urteurren izan zen larunbatean (hilak 15). Hori dela eta, ekitaldi txiki bat antolatu zuen Azpeitiko Udalak Xoxoten, irudia dagoen lekuan. Era berean, Jubilatuen Xoxoteko Eguna ere ospatu zuten. 30 autotan plazatik abiatu ziren jubilatuak Xoxotera. Behin mendian, hamaiketakoa jan eta meza entzun zuten. Bazkaritarako, berriz, Sanjuandegiko Aitonenan, 96 lagun bildu ziren.