Abuztuan kirol gunea zabalik

Uztarria 2006ko uzt. 19a, 12:07

Teniseko eta paddleko pistak eta futbol zelaia zabalik izango dira abuztuaren 2tik 31ra

Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, abuztuaren 2tik 31ra Garmendipeko kirol guneko teniseko eta paddleko pistak eta futbol zelaia zabalik izango dira.

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igandetan 10:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik. Kirol instalazioetarako sarrera autoen aparkalekutik egongo da zabalik. Kanpoko igerilekua ere abuztuan irekita egongo da. Igerileku estalia, berriz, mantenu lanak egiteko uztailaren 30etik abuztuaren 16ra itxi egingo dute. Gero, abuztuaren 16tik 31ra 09:00etatik 13:00ak arte zabalik izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide