Gipuzkoako herrietara gehiago hurbildu eta gaztetxoen artean kirola sustatu asmoz, Realak bigarren Bira hasi du. Eta Azpeitian egingo du geldialdirik: zapatuan (hilaren 29an). Denera Gipuzkoako beste 13 herrietan ere izango da, baita Hendaian ere (Lapurdi).
Jokoak Garmendipeko kirolgune berrian izango dira 10:00etatik 14:30era.
Txutometroa egongo da, baloiak botatzeko makina, bideo-jokoak, umeentzat gunea, 1x1ko futbol zelaia... Mila metro kuadroko gunea da azken batean, eta doan da parte-hartzea.
Realak esan duenez, aurreneko Biran 220.000 lagunek hartu zuten parte. Iaz izan zen hori. Orduan, Azpeitian anexoan izan zen.